Tolosako babarrun-alearen osaera honakoa da
Adituek egindako azterketetan garbi ikusten da Tolosako Babarrunak alde nabarmenak dituela mailarik gorenean dauden Estatuko beste babarrunekin. Horietako batzuk honakoak dira:
Parametroak | Tolosako babarruna | Orokorra |
---|---|---|
Azala% | 6.0 | 7.0 |
Ura Xurgatzea% | 95.0 | 105.0 |
Egosteko denbora (minutuak) | 85.0 | 115.0 |
Alfagalaktosidoak* | 3.6 | 4.3 |
Zuntza % | 31.0 | 27.0 |
Beraz, tamaina ertaineko ale bat da, azal-portzentajea baxua du eta ez du denbora asko behar egosteko, eta dituen osagaiengatik ez digu flatulentzia-arazo handirik sortuko.
Duen kalitate sentsoriala oso ona da kasu guztietan eta egonkortasun handikoa da erakustaldietan eta kanpaina osoan zehar, azala oso leuna eta zertxobait gogorra du eta albumena oso zuria eta gantzatsua, oso pikor gutxikoa.
Iturria: Gaztela eta Leongo Nekazaritza Institutu Tekonologikoa Nekazaritza eta Elikadurako I+G Dptua. Valladolid