Babarruna salgai jartzeko aukeratu diren modalitate horiek kontrol-etiketa zenbatua izango dute ontzian edo zakuan, eta bertan produktu horren kalitatea eta jatorria kontrolatu eta ziurtatzen duen Kalitatea Fundazioak ematen duen Eusko Labelaren , ezaugarria izango du.
Tolosako benetako babarruna nahi baduzu ontzi unitario zigilatua eta Kalitatearen Eusko Labelaren ezaugarria agerian duen kontrol-etiketa zenbatua duen babarruna erosi beharko duzu. Ezin izango dugu inoiz ziurtatu benetakoak diren soltean eta/edo lehen aipatu diren baldintzak bete gabe ontziratu diren babarrunak.