Ekartea

Tolosako Babarruna Elkartea 1994an eratutako elkartea da. 2014. urtean, 45 bazkide-ekoizle ditu, 23 ha.ereindakoak 25.000 kg.tik gora ekoiztu direlarik. 2011. urtean, elkarteko historia guztiaren zehar, uztarik oparoena bildu zen. 29 ha. ereindakoak, iha 40000 kg. bildutakoak.

Elkartea nahiko berria da oraindik baina arrakastaz gainditu ditu bere ibilbideko lehenengo aldi horiek. 2002ko azaroan, Tolosako Babarruna aletu, bereiztu, kongelatu, ontziratu, etiketatu eta merkaturatzeko pabiloia inauguratu zen. Hori Elkarteak orain duen egoitza da, eta banaka inoiz izaterik izango ez lituzketen instalazioak, makineria eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bazkideei.

Horrenbestez, Elkartean eskuratu ahal izango duen ziurtatutako hazia oinarritzat hartuta ekoizleak babarruna erein, zaindu eta bildu egin beharko du, eta babarruna bildu eta lehortu ondorengo lanak elkarteko pabiloian egingo dituzte bertako langileek.

Elkartearen helburu nagusia bertako babarruna defendatzea, ezagutaraztea eta bereiztea dira, erruz sartzen den kanpoko babarrunari aurre egiteko. Azken finean, kontsumitzaileari jatorriaren eta kalitatearen ziurtagiria duen produktua eskaintzea, eta nekazariari, berriz, ordain egokia eta duina ematea.

Elkarteak labore horren ikerketa eta garapena sustatu eta bultzatu nahi ditu, ekoizleari aholkularitza teknikoa eskaintzen dio, lan-prozesuetan ezarritako sistema eragileen bidez produktuaren ibilbidea eta kalitatea kontrolatzen ditu eta elkarren arteko merkataritza bereizia gauzatzen du, irudi korporatiboaren erabilera zentralizatuz eta kontsumitzaileen konfiantza hobetuz.