Albisteak

2014 Urria 30

Aurtengo babarrunak eskuratzeko moduan zaude jadanik!!!!!

Argazkia

Tolosako Babarrunak biltzeko lanak amaitu ditugu. Beraz berriro ere Tolosako Babarrun berri eta gozo batzuetaz gozatzeko  aukera izango duzue.

HELBURUAK 

Dakizuen bezala Tolosako Babarruna Elkartea babarrun ekoizleez soilik osatua dago eta gure helburuak oso garbi ditugu, 

  • Lehenbiziko helburua orain arte bezala kalitatezko babarrunak ekoiztean datza, dizdiratsuak, garbiak eta gozoak .
  • Bigarren helburua, Gipuzkoatik kanpo datorren babarrun beltza guzti horretatik bereiztea, kontsumitzaileek jatorriaren bermea ere eduki dezan.Ezin dugu kanpokoekin konpetitu. Jakina da kanpotik etortzen den babarruna askoz merkeagoa dela, baina egia da baita ere gure ekoizpen motarekin zer ikusirik ez duela, fisikoki antzeko babarruna ematen badu ere ez dira gauza berak ez eta nekazaritza mota ere ez, horrela 10 aldiz merkeagoa sartzen da hemengo merkatuetan eta saltzaileek margen handiagoak ezarri ditzakete gahiego irabaziaz.   Aurreneko bi helburu hauek, Eusko Label kalitateko zigiluaren kontrolpean egiten dira. Prezio duin batzuen alde
  • Hirugarrena, bidezkoa izatea, hau da. Guk ekoizle bezala babarruna landatuz preizo duin bat jasotzea eta zu kontsumitzaile gisara zuzena eta egokia den prezioa ordaintzea. Ekoizleok Babarrun kg. bakoitzeko, 7,00 € jasotzen dugu. 

Gure lana babarrunak bildu, ganbaratan lehortu eta hauen manipulaziorako zentrura (elkartera, guk diogun bezala) eramaten ditugunean amaitzen da. Ondoren, aletu, garbitu, bereiztu, kongelatu eta zakuratu egiten dira. Zien erosketa prezio bitarteko diferentzia, gutxi gora behera,  era honetan zatitzen da, % 40 manipulazio eta komertzial gastuak, beste % 30 / 35ª distribuzio gastuak dira, gainontzekoa garraioa eta BEZaren artean banatzen da. 

ANIMA ZAITEZTE ETA DASTATU 2017ko BABARRUN BERRIAK.