Albisteak

2012 Maiatza 29

TOLOSAKO BABARRUNAREN BIDAIA - TOP EXPERIENTZIA

Babarruna oso errotuta dago Tolosaren historian eta bertako ohituretan. Babarrunaren fase guztiak erakutsiko dizkizugu: aldatzen direnetik gure mahaira iristen diren arte, betiere ikuspegi ekologiko eta iraunkor batetik. Behin baino gehiagotan etorri ahal izango zara Tolosara, maiatzetik azarora. Gainera, Babarrunaren Aste jendetsua ezagutu eta zure uzta etxera eraman ahal izango duzu.Gogoan hartzeko gauzak

  • Denboraldiko produkturik onenak eta gure babarrunarekin egindako menu zoragarri bat dastatzea.
  • Etxera zure lanaren sari gozo-gozoa eramatea: 3 kilo Tolosako babarrun.
  • Gure blogetik zure babarrunen bilakaera jarraitzea.

NonEuskadi berezkoa eta naturala: TOLOSA.Bidaia paregabea egingo duzu, eta Tolosako Babarrunaren ekoizpenari buruz eta kontsumo iraunkorrari buruz hainbat gauza ikasiko dituzu. Aukeratu zenbatetan etorri nahi duzun: guk proposatutako lau egunetan edo bakar batean soilik; guztietan etortzen bazara, babarrunaren ziklo osoa ikusiko duzu, ereiten denetik mahaira iristen den arte.Egunak finkatuta daude jada: bidaia ekainaren 10ean hasiko da, Olateaga Goikoa baserrian. Bertako gastronomiaren zale batzuek lagunduta, mantala jantzi eta haziak sorora eramango dituzu; Xabierrek, gure gidariak, erakutsiko dizu nola landatu. Uztailaren 22an landareak zaintzen ikasiko duzu, eta irailaren 23an babarrunaren uzta bildu eta baserrian lehortuko duzu. Azkenik, azaroaren 18an, Tolosako Babarrunaren Aste jendetsuan, gure aukeraketa- eta ontziratze-plantan babarruna nola aletzen den ikusiko duzu, eta 3 kilo eramango dituzu etxera.Lehen hiru egunetako edozeinetan etorriz gero, denboraldiko bertako produktuekin egindako bazkari bat prestatuko dizugu elkarte gastronomiko batean. Azken egunean etortzen bazara, Lurlan Bistrotera eramango zaitugu, eta bertako errezetarekin prestatutako babarrunak dastatuko dituzu. Zure landareen bilakaera osoa jarraitzeko aukera izango duzu Tolosako babarrunaren blogetik.